*EAB: elurjausi arriskuaren boletina
Honako hau, Lauegi val de Arango kideek gaur bertan egindako EAB dugu. Bertan informazio asko ematen digute. Arriskuaren kokapena, arrisku maila, probabilitatea, tamaina…eta elurjausi egoeraren berri ematen digute ere. Baina zer da hau?

Normalean elurra egonkorra da; Aldaketa meteorologiko zehatz batzuen aurrean, aldiz, ezegonkortzeko joera izan dezake, eta aldaketa meteorologiko zehatz hauek beti arazo zehatz batzuk ekartzen dizkigute; arazo zehatz hauei erantzuna emateko, elurjausi egoerak sortu zituzten ipar ameriketan, eta orain, geurera berenganatu ditugu. Esan daiteke elurjausi egoera bakoitzak, bere arazo tipikoen aurrean izan behar dugun jarreran diharduteko sortu den tresna dela. Piriniotan 7 elurjausi egoera deskribatu dira, eta datozen sarreretan beren esannahian murgilduko gara.

Elur berria:
Elurjausi egoera bakoitzak, aztarna batzuk utziko ditu mendietan. Elur berriaren kasuan, elur lodiera kritikoa da funtsezkoa, eta lodiera kritiko hau hainbat faktoreen menpe dago.
-Aldeko baldintzak:
Elurteak Tª altuekin hasi ta baxuekin bukatu
Elur zaharraren gainazala irregularra
Haize suabea
Kasu honetan, elur berriaren lodiera kritikoa 40-50 cmtakoa izatera iritsi daiteke
-Kontrako baldintzak. Aldeko baldintzak okertzen zaizkigunean (ohikoena…)20cm rekin nahikoa izaten ohi da arriskua orokortzeko.
Normalean woumpfak eta elurjausi jarduera izango ditugu lagun
Honen aurrean ze taktika erabili dezakegu? Normalean arazoa oso hedatua aurkituko dugunez mendian zehar, pazientzia izan eta itxoin. Malda txikiak eta babestuak aukeratu, ondoriorik gabekoak. Egun hauek politak izan ohi dira ezegonkortasunari buruz ikasteko, edo basoetan hautsaz gozatzeko…
Haizetutako elurra

Haizeak elurra mugitzen du, kristalak biribilduz eta haien arteko kohesioa haundituz; ezegonkortasunaren aragile nagusienetariko bat dugu, haize plaken sortzailea.
Aztarnak:
Elur garraio aktiboa
Urratsen sakonera aldakorra (elur gogorra eta biguna tartekatuz)
Kohesioa duen elurra; hauts zarakartua, kartoia antzekoa, oso ohikoa da. Gero eta kohesioa haundiagoa izan, zailagoa izango da plaka bat haustea, baina haustekotan, pitzadurak luzeagoak eta ondorioak larriagoak izango dira.
Woumpfak eta pitzadurak eskietatik abiatuz (ospa egiteko aztarnak dira hauek)
Zein taktika erabiliko dugu elurjausi egoera honen aurrean?
Egun pare batez, elur berriaren akumulazioak sahiestu, kontu haundiz ibiliz malda bakoitzak haizearekiko izan duen norabidea aurreikusten (haizearen aldaketa lokalen aurrean erne ibili!)
Akumulazio toki tipikoenak sotabentoak, malda aldaketa zorrotzak, lepo eta ertzen azpiko maldak…Ez inoiz ahaztu haizearen norabidea oso erraz aldatzen dela, eta aldaketa lokal hauek eragin ditzake haize plakak barlobento aldeetan sortze
Hurrengo sarreretan, falta diren egoerak ikusiko ditugu, bitartean, ongi ibili!
RESUMIENDO:
-Nieve reciente: después de nevadas significativas. En condiciones desfavorables (Temperaturas muy bajas, viento moderado, temperaturas en ascenso durante la nevada, superficie de la nieve vieja muy suelta o muy lisa) 10 o 20 cm de nieve nueva pueden ser peligrosos. Normalmente afecta a grandes áreas de terreno, siendo mayor el peligro en función de la altitud. La táctica es esperar (1 a 3 días) y gestionar el terreno (pendientes suaves, sin consecuencias).
–Nieve venteada: El viento es el arquitecto de inestabilidad por excelencia, el creador de las placas de viento; ante la presencia de indicios de transporte de nieve (transporte de nieve visible, profundidad variable de las trazas, nieve con cohesión), debemos ponernos en guardia. Si oímos wumpfs, o se abren fisuras que propagan en el manto, estamos en el momento de huir a las trincheras. Como táctica, debemos evitar esquiar acumulaciones de nieve recientes al menos un par de días.