Elurjausi egoera II. Situaciones de aludes

p1000435

 Elur berri eta haizetutako elurra egoeran eroritako elurjausia Malacaran, 2017ko urtarrilan. Tamaina L, metaketa 10 mtik gora…

Elurjausi egoeren bigarren atala ikusiko dugu jarraian.

GERUZA AHUL IRAUNKORRAK

Kristal lodietako elurra elurperatzean sortutako arazoa dugu hau. Kristal lodi hauek, fazetak normalean, oso kohesio baxua dute, eta gaizki lotzen dira gainean duten elurrarekin. Askotan, elurte goiztiar baten ondoren antizikloia sartzean sortzen dira, gradiente altuari esker. Aurten adibidez, holako egoera dugu Pirinio zentraleko hainbat maila ertaineko laiotzetan…Zorionez,, egoera konplexu hau ez da urtero gertatzen.

Aztarnak: Woumfak, hedapen haundiko pitzadurak, elurjausi jarduera (ALA EZ!). egoera honetan sortutako elurjausiak tamaina haundikoak dira normalean, zartadura luzeak eragiten bait dituzte. Egoera honetan, profil sakonak eta testak oso erabilgarriak dira; elurrazalean aztarnarik ez dugu ikusiko.

-Taktika: EAB batean hitz hauek irakurriz gero, tentu haundiz ibili behar gara mendian. Erliebe aukeraketan kontserbadorea izan, ez dago beste aukera.

secras

Canfranc estazioan artifizialki eragindako elurjausia, elur berriko egoera batean. 2017ko urtarrilan

-ELUR HUMELA EGUNEAN ZEHAR

Eguzkia mendiak berotzen hasten denean sortzen den egoera da hau.

Aztarnak: Magaletan elurra bustitzen hasiko da, orientazioen jolasa jarraituz. Neguan, hegoak berotzen hasiko dita, gero mendebalak. Udaberrian, ekialdeak izango dira berotzen lehenak.

-elur bolak eta gurpilak erortzen hasiko dira.

-hanka belaunaraino sartuz gero, egora larria izan daiteke

Kontu berezia izan beharko dugu hainbat kasutan: Zeru estalia badago, gehienbat goizez eta egunsentian. Honek normalean berrizozte ahula eragingo du elurran. Kontu ere iso 0º oso altu dagoen egunetan.

-Taktika: goiz atera, goiz itzuli. Orientazioen jolasa ongi erabili.

EURIAK ERAGINDAKO ELUR HUMELA

Euria egiten duenean elurraren gainean, bereziki elur hotza baldin bada. Elur honen bustitzea eta pisu irabaztea, bapateko elurjausi krisia eragingo du. Elur humela izan ezkero aurretik, krisi ez da hain nabaria izango. Momentuko elurjausi hau, gerora estabilizazio ona eragingo du elur geruzan. Euritea eta gero, elur geruza drenai kanalez josita egongo da.

Taktika: Ez  etxetik atera, berrizozteari itxoin. Behin bustitako elur hori izoztean, oso segurua izango da.

LABAINKETAK

Elur berria izan eta gero, gainazala leunen gainean sortutako egoera da, bereziki, belardi tenteetan eta arroka xafla leunen gainean. Normalean, elur geruza guztia eroriko da. Elurra lur beroaren gainean botatzean oso eraginkorra da egoera, baina tenperatura baxuekin ere gerta daiteke. Mendizaleontzat, normalean, ez da oso egoera kezkagarria.

Aztarnak: askotan zartadurak ikusiko ditugu elur geruzan, hondoraino doazenak. Behin zati bat askatuz gero, ondoko puxka guztiak erortzen joango dira hurrengo egunetan.

Taktika: labaiketarako erliebe aproposak sahiestu (belardi tenteak…)

ALDEKO BALDINTZAK

Aldeko baldintzak ditugu hauek, zer nahi egiteko momentua eta non nahi sartzeko momentua. Ala ere, kontuz ibili beharko gara leku espezifikoetan (malda haundietan, tranpak dituzten erliebeetan; tranpa batean, elurjausi txikiena ere oso ondorio latzak ekar ditzake…)

c1

Aldeko baldintzekin egindako jarduera.

Campbielheko korridoreen bidea 2016 ko apirilan

RESUMIENDO

  • -Nieve vieja (capas débiles persistentes): Situación aterradora, por fortuna no demasiado habitual en el Pirineo. Dentro del manto se conservan niveles de cristales angulosos durante semanas, que pueden generar grandes propagaciones en el manto. La mejor táctica es gestionar el terreno, y evitar en lo posible zonas delgadas del manto. En superficie, no hay indicios de inestabilidad, aunque por suerte los tests funcionan bien.
    Nieve húmeda a lo largo del día: situación típica de fusión del manto, con una duración habitual de varias horas. Normalmente, un buen control del horario y de la exposición al sol
    de las laderas es la mejor manera de gestionar el problema. Precaución extra los días de primavera sin rehielo nocturno, con cielos grises…
    Nieve húmeda por lluvia: La lluvia debilita y sobrecarga el manto de nieve y puede causar avalanchas de nieve húmeda. La mejor táctica es quedarse en casa cuando llueve, si no queda más remedio que salir, evitar transitar bajo canales de avalancha, y sobre todo dejar que llueva bien durante unas horas. Estas primeras horas de lluvia, especialmente sobre un manto de nieve frío, son las más peligrosas. A medio plazo, la lluvia tiene un efecto estabilizador del manto.
    Deslizamientos basales: tipo de alud de fondo, habitual en terreno inclinado y liso (losas rocosas, prados de hierba…). Los aludes son naturales y la mejor táctica consiste en evitar estos terrenos y desconfiar de las grietas de deslizamiento.
    Situación favorable: sin problemas reseñables. Precaución ante las trampas del terreno, ¡una pequeña purga, en un mal terreno puede tener graves consecuencias!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s