Udaberria

Udaberri lehor eta epel baten ostean, sasoia amaitzear dagoela dirudi. Azkeneko asteetan, eguraldi bikaina izan dugu lagun eta hainbat jarduera egiteko aukera izan dugu, orain elurjausi arriskua behe mailetan kokatuta dagoela. Orohar oso elur gutxi mendebaldeko pirinioan, eta iparretan, eskiatzeko elur ona .

4

Boraun, javi eta Koldorekin

3

Hauts zaharra Naparren kanalan

1

Udaberriko elurtea Brazaton harrapatu genuen Javik eta biok

3

Elurte potentea izan zen, dentsoa eta astuna.

1

Fontana de Vielha. Bere kanalan ederki gozatu genuen egun txuri batean

3

Iker kanalan sartzen

4

Ion kanal erdian. Luzea, jarraia eta ez tenteegia; eskiatzeko bikaina

1

Feixant, azkenean lortu dugu bere erraietan muturra sartzea. Arango Pata negra bat dudarik gabe

2

Giro aparta Mig de la Talladaren oinetan

3

Igoera ederra

4

Feixantgo izoztegian barna

5

Haize bortitza izan genuen Iñakik, Ikerrek Ionek eta lauok

6

Orainarteko azkeneko hautsa daztatzen

7

Jeitsiera zuzena  eta jarraia; baditu tartetxo tente eta arriskutsuak ere

1

Tuca Blanca de Pomero, gure bigarren pata negra Aranen

2

Iñaki eki aurpegiko goiko partean

5

Giro itzela goiko zatian

6

Iñaki gozatzen

7

Egun bikaina Iñaki eta Ionen ondoan

8

Erortzea debekatua dagoen zatian

9

Ion eta gure Tuca Blanca

8

Puerto Biello/Port Vieux. Hainbeste maite dudan jeitsiera honetan, elur bikaina harrapatu genuen Xabik, Loreak, Oskiak eta lauok

3

Aldapan gora

5

beheko kanalan gozatzen

6

Leku aparta

7

Aurtego gorakada!

1

Peña de las Diez. Elur gutxi, ta marka asko kanalan…udako giroa izan arren, ongi pasatu genuen

3

Lepora iristen

4

Azkeneko hauts egunak izango ditugu datorren astean? prest egon beharko gara eskiak altzarian gorde aurretik

Martxoko hautsa

4

Ia ustekabean harrapatu gaituen elurte berri honek, txipa aldarazi gaitu berriz, neguko segurtasun protokoloak berriro martxan jarriz. 30-40 zm hauts lehor eta hotz topatu genituen Formigal aldean, uste baino dexente gehiago. Beraz ingurunea poliki zabaltzen hasi ginen, liburuak dioten bezala, malda suabenak lehenengo eta informazioa lortu ostean gero eta malda tenteagoak bilatuz.

1

Itxura ederra

3

Lehenengo txanda, 30º inguruko ipar sektore txiki batean

16

 

14

Dena egonkor. Gainazaleko purga txikiak askatzen dira soilik

2

Bigarren txandan, ipar sektore berdinan malda tenteago bat probatzen dugu, 35º ingurukoa. Informazio gehio bilatzen goaz

11

Eskuko test guztiak negatiboak dira. Nahiz haizea zakar jo tarteka, antza ez dira plakak sortu oraindik

6

Baldintza bikainak ditugu egia esan…

17

Culivillasen iparraldean muturra sartzea erabakitzen dugu. Bertan malda 40ºak pasatzen ditu tarteka, baina dena egonkor jarraitzen du…

5

ion

21

Mikel

7

Gorka

8

Iban

24

Rafa

9

upssss

23

Plazerra. Egun hauek ez lirateke sekula amaitu behar

Nevada de 30/40 cm en la zona de Culivillas. Comenzamos a abrir terreno poco a poco, mientras recogemos información. Todo el día estuvimos en el sector norte. Primera bajada de 30º, segunda de 35º, ambas en terreno sin consecuencias. Viendo que nada se mueve (solo purgas superficiales), que los test de la cizalla de mano son negativos, que no hay indicios de peligro de ningún tipo (ni fisuras, ni woumfs…), decidimos ir a la norte del culivillas, terreno complejo y pendientes que pasan de 40º en cortos tramos. Encontramos condiciones perfectas, polvo seco y profundo pero muy estable.

 

 

 

Egun haundia mendi txikian

17

Iragan den larunbatean, egun zoragarria pasa genuen gutxien espero genuen lekuan. EAB 3ko arriskua ematen zuen, 30/40 zm berri omen genituen mendian, ta gainera eguraldia ez omen zetorren txukunegia. Beraz, basoetan murgiltzea erabaki genuen; Villanua inguruko txoko izkutuetan, badago zoratzeko aukera ere!!

4

Maldetan gora hasi eta berehala, elurraren ezegonkortasuna nabaria zen; woumfak, zirrikituak eta plaka txikiak askatzen ziren oso errez.

6

upsss

12

Lan pixka bat tokatu zitzaigun egitea; CT1@20 SP eta ECTN testen emaitzak; plakak abiarazteko erraztasun haundia baino propagatzeko energia gutxi. Elurtearen ondorengo eguneko 3 arrisku tipikoa; plakak oso erraz apurtzen dira, baino tamainak txikiak orokorrean.

20170304-bacun 7

Beraz, baso mugaren azpitik eskiatzea erabakitzen dugu. Ez zen erabaki txarra izan

16

Lehenengo sesioa

10

Ralf.

8

egun osoan izandako ostarte bakarra

5

Gora berriz

14

Baldintza itzelak!

9

Maite dugu Pirinioa

13

Hitzik gabe. Aspaldiko partez hauts egun onena dudarik gabe

20

BPA3, woumfs, fisuras y pequeñas placas que saltan muy fácilmente. Los test de estabilidad indican facilidad para el desencadenamiento y dificultad para la propagación (CT1@20 SP, ECTN). Con estas condiciones decidimos esquiar hasta el límite del bosque, donde disfrutamos de unas condiciones de nieve polvo espectaculares.

18

Mila esker Ion eta Rafa!!

 

 

 

 

 

Peligro vs riesgo

escala-europea

Para evitar que de la lectura de un boletín se nos quede solamente un número,  hoy hablaremos un poco de lo que significa la frase peligro de aludes, y de la diferencia que existe entre peligro y riesgo.

El peligro de aludes, no es sino una relación entre la probabilidad de que desencadenemos un alud, normalmente de placa y sus consecuencias.

peligro

Un grado de peligro débil, implica poca probabilidad de desencadenamiento de una avalancha y consecuencias pequeñas (tamaño de alud pequeño)…¡¡salvo que la avalancha nos lleve a una trampa del terreno!!

Un grado de peligro muy fuerte, por contra, implicará mucha probabilidad de desencadenamiento y consecuencias muy graves (tamaño de alud grandes o muy grandes).

Cuando el grado de peligro es 3, podemos tener escenarios muy diferentes. Por ejemplo el día después de una nevada, podemos tener alta probabilidad de desencadenamiento de aludes de placa blanda de tamaños pequeños ( P o S).

placa-blanda

BPA 3;  mucha facilidad para el colapso de capas débiles, avalanchas en general de tamaños P o S (propagaciones de las fracturas pequeñas, placas blandas).

En esta nieve, que se irá cohesionando y endureciendo durante los siguiente días, será cada vez mas difícil desencadenar una avalancha, pero en caso de que esto suceda, tendremos un alud de tamaño mas grande, por lo que sus consecuencias serán mayores; estaríamos también en un grado de peligro 3, donde la probabilidad de desencadenamiento es muy baja, pero el tamaño de alud puede ser mediano e incluso grande; Si veis el gráfico del peligro, veréis que el grado de peligro 3 cruza el gráfico de parte a parte; ahí se pueden ver estas dos situaciones.

Ambas situaciones, pueden ser fatales para un esquiador, aunque lógicamente, ante la primera situación hay mas boletos para salir bien parado del alud.

placa-dura

Avalancha tamaño M+. Placa dura, mas difícil de desencadenar, pero de consecuencias mas graves.

peligro-terreno

Si diferenciamos el peligro del terreno en el que nos movamos, y el peligro derivado de la inestabilidad de la nieve, podemos ver que el peligro del terreno aumenta a medida que ganamos pendiente, y que las consecuencias se agravan a medida que este terreno presenta mas trampas (barrancos, cortados,árboles, rocas…)

El peligro de la nieve será mayor a medida que la inestabilidad es más grande (más probabilidad de desencadenamiento de un alud: mucha facilidad para el colapso de capas débiles) y las consecuencias serán mayores a medida que el tamaño de los aludes es más grande (gran propagación de las fracturas, mucha nieve movilizable).

terreno nieve.jpg

Si combinamos estos dos gráficos de peligro, el del terreno y el de la nieve, obtenemos un gráfico donde se puede ver fácilmente el terreno y las condiciones habituales en los que se producen el mayor número de accidentes.

 

El tamaño de las avalanchas:

En lo referente a las consecuencias de los aludes, es importante tener claro  lo que significa cada tamaño de alud que refleja un boletín de peligro. La escala de tamaño tiene 5 grados:  Purga (XS), pequeña (S), mediana (M), grande (L) y muy grande (XL). La mayoría de los accidentes en el Pirineo sucede con aludes de XS a M. Un alud de tamaño pequeño (S) es capaz de enterrarnos en terreno abierto, por lo que ya es un tamaño lo suficientemente grande para las personas.

tamano

Para finalizar este pequeño escrito, es también importante diferenciar el peligro del riesgo. En el siguiente esquema, podemos observar la ecuación del riesgo, donde al peligro de avalanchas hay que añadirle la exposición y la vulnerabilidad de cada persona.peligro

La exposición, la podemos gestionar eligiendo  con criterio el terreno adecuado para las condiciones nivometeorológicas  del momento y adoptando hábitos de circulación de bajo riesgo, y esto solo se consigue con formación y experiencia.

La vulnerabilidad es la susceptibilidad  a tener un mal desenlace en caso de tener un accidente por alud, y está muy relacionado con nuestras capacidades y formación en materia de aludes. Seremos menos vulnerables si tenemos buen material de protección y rescate, sabemos usarlo y circulamos con un grupo entrenado en rescate. En este caso, nuevamente, solo conseguiremos destrezas de este tipo mediante la formación y la práctica de los protocolos de rescate.

Como conclusión, podemos decir que sin exposición no hay riesgo, y que estar en riesgo de accidente por avalancha solo depende de nosotros y de nuestras malas decisiones.

*fuentes: ACNA y Avalanchas, nociones fundamentales de B. Tremper

 

 

 

 

Sabocos ko itzulia

1

Panticosa-Sabocos-Mallo de las Peñas-rincon del verde-Faceras-Panticosa

Itzuli ikaragarria atzo egindakoa. Ingurune konplexua, basatia, benetazko elurjausi ingurunea!! Oso baldintza egonkorrekin egin beharrekoa; atzo udaberriko elurra ekialdera begira dauden kanaletan, hautsa iparretan. Orohar, baldintza ezinhobeak, seguruak, dibertigarriak eta kotxetik kotxera eskiak oinetan.Iparretako hautsa erabat fazetatu egin da ia; ikusi beharko dugu datozen elurteekin zer nolako loturak eratzen dituen elur berriarekin, baino ona ez dela izango aurreikusi dezakegu.

2

Panticosa-Sabocos-Mallo de las Peñas-rincon del verde-Faceras-Panticosa

Gran vuelta en un entorno salvaje,  destrozado por las avalanchas en muchos lugares. Solo para realizar con condiciones estables. Ayer primavera en las E, polvo reciclado en las N. Este polvo reciclado, formado por facetas tiene pinta de cohesionarse mal con la nieve nueva, habrá que ir siguiendo esta situación futura

3

Sabocosen bide normalan

4 5

Ertzan

8

Lehenengo kanalan, hautsa eta udaberriko elurra

6

Sobrarbe

9

Foratoko zulorantz. Leku aparta!

10

Purgak

11

Purgak

14

Zuloan Hautsa. Hauts zaharra, fazetatuta, ziurrenik gerra emango digu datozen elurteekin

18 15 16 20

Pirineo Basatia, arrotza, ederra, hainbeste maite duguna!!

22 23

Faceras en gailurran, oraindik Panticosara iristeko jeitsiera luzea dugu aurretik. Hemen ere hautsa eta udaberriko elurra. Urratsez beteta egon arren, topera disfrutatu dugu azken jeitsiera hau. Dudarik gabe, egun bikaina!

 

 

Aspeko erraietan

5

Elurjausi arriskua altua zelarik eta elur kota baxua, aspaldiko partez Aspeko basoetan murgiltzea erabaki genuen. Apostu berria zela eta, ez genuen argi nondik nora jo behar genuen, baina ederki atera zitzaigun. Azkenean 1500 m hauts eta irribarrea ahoan, zer gehio nahi dugu?

1

Zabalera oneko pagadia

2

Izeiak

3

Goikaldea, pinu beltzaren erreinua

6

Elur arina

9

Gozatzeko toki aparta

4

bigarren txandaren bila

8

urratsa

7

Tamalez, baldintza onek ez dute jarraikotasunik aurten

Anie, aldeko baldintzekin

7

Azkeneko egunetako baldintza egonkorrak profitatzeko, Lescun aldera hurbildu ginen ostegunean; bertan, elur pila eta betiko paisai liluragarria. Benetan leku ederra! Oraingoan, Anie ren ekialdeko maldetara jo genuen, Sanchessetik abiatuz eta Anayeko bailara zaharkatuz. Elur kontu gutxi aipatzeko dago; haizetutako hauts konpaktua goitik behera, egonkorra eta eskiatzeko kantu onak eskatzen dituena, orohar atsegina.

1

Billare

2

Anieruntz

5

Javi

6

Goiko partean giro aparta dago

8

Parterik tenteena

9

kararrizko orratzen arteko eski dibertigarria

11

Gozatzen

10

 

Aspe ibarreko Basoetan

2

Baldintza politak orain ditugunak. nahiz eta  hauts zoragarririk ez topatu, elurra ez dago batere gaizki, eta asko dago gainera. Aspe ibarrean, zulotik fokeatzen hasi daiteke inolako arazorik gabe, eta 1500 gora, hautsa topatu daiteke laiotz guztietan; beheko zonaldean, euriak eragindako forma itsusiak bistan daude eta eskiatzeko ez dira erosoak. Eguzkitan dauden aldapetan, elur humelaren zikloa hasia da, batez ere kota baxuetan. Oro har, baldintza egonkorrak. Datozen egunetarako , haize plaken arazoa izango dugu oraindik, batez ere goi mendien ipar sektore babestuetako aldapa tenteenetan. Kota ertainetan, plakak egonkortzen doaz, zaila da zerbait mugitzea. Arazo hau, gero eta lokalizatutagoa bilakatu da.Eta izango dugun bigarren arazoa, elur humelarena izango da. Egunean zehar humeltzen doa, eta pixkanaka, hego sektore osoan zehar hedatuko da, kotaz igotzen den bitartean. Bizpairu egunetan, udaberriko elurra aurkituko dugu bertan.

3

Tree line a gaindituz, paisaia zabaltzen zaigu

7

Astungo enversaren parean

6

Paisaia zoragarria

5

Begien aurrean, Labigouer eta Lescun inguruko mendiak

8

Lehenengo jeitsiera Larryko zulora

10

Eta bigarrena berriz, Aspe ibarreruntz

11

Buena nieve en el valle de Aspe. por encima de 1500, polvo compacto en todas las umbrías, aunque en zonas expuestas aparecen las costras viejas. Por debajo de esa cota, las marcas dejadas por un episodio de lluvia dificultan el esquí. En las solanas, sobre todo en cotas bajas ya está activo el ciclo de nieve húmeda

Para los próximos días, esperamos nieve cada vez mas estable en el Pirineo occidental. la situación de nieve venteada evoluciona bien, y solo esperamos algo de actividad en zonas protegidas de sectores altos, umbríos y con pendiente; un peligro cada vez mas localizado.

Por otro lado, tenemos en marcha la situación de nieve húmeda a lo largo del día. De momento solo afecta a solanas de cotas medias y bajas, pero irá ganando extensión, afectando a todo el sector sur y subiendo de cota.en pocos días, la nieve primavera estará presente ya en estas zonas

Elurjausi egoera II. Situaciones de aludes

p1000435

 Elur berri eta haizetutako elurra egoeran eroritako elurjausia Malacaran, 2017ko urtarrilan. Tamaina L, metaketa 10 mtik gora…

Elurjausi egoeren bigarren atala ikusiko dugu jarraian.

GERUZA AHUL IRAUNKORRAK

Kristal lodietako elurra elurperatzean sortutako arazoa dugu hau. Kristal lodi hauek, fazetak normalean, oso kohesio baxua dute, eta gaizki lotzen dira gainean duten elurrarekin. Askotan, elurte goiztiar baten ondoren antizikloia sartzean sortzen dira, gradiente altuari esker. Aurten adibidez, holako egoera dugu Pirinio zentraleko hainbat maila ertaineko laiotzetan…Zorionez,, egoera konplexu hau ez da urtero gertatzen.

Aztarnak: Woumfak, hedapen haundiko pitzadurak, elurjausi jarduera (ALA EZ!). egoera honetan sortutako elurjausiak tamaina haundikoak dira normalean, zartadura luzeak eragiten bait dituzte. Egoera honetan, profil sakonak eta testak oso erabilgarriak dira; elurrazalean aztarnarik ez dugu ikusiko.

-Taktika: EAB batean hitz hauek irakurriz gero, tentu haundiz ibili behar gara mendian. Erliebe aukeraketan kontserbadorea izan, ez dago beste aukera.

secras

Canfranc estazioan artifizialki eragindako elurjausia, elur berriko egoera batean. 2017ko urtarrilan

-ELUR HUMELA EGUNEAN ZEHAR

Eguzkia mendiak berotzen hasten denean sortzen den egoera da hau.

Aztarnak: Magaletan elurra bustitzen hasiko da, orientazioen jolasa jarraituz. Neguan, hegoak berotzen hasiko dita, gero mendebalak. Udaberrian, ekialdeak izango dira berotzen lehenak.

-elur bolak eta gurpilak erortzen hasiko dira.

-hanka belaunaraino sartuz gero, egora larria izan daiteke

Kontu berezia izan beharko dugu hainbat kasutan: Zeru estalia badago, gehienbat goizez eta egunsentian. Honek normalean berrizozte ahula eragingo du elurran. Kontu ere iso 0º oso altu dagoen egunetan.

-Taktika: goiz atera, goiz itzuli. Orientazioen jolasa ongi erabili.

EURIAK ERAGINDAKO ELUR HUMELA

Euria egiten duenean elurraren gainean, bereziki elur hotza baldin bada. Elur honen bustitzea eta pisu irabaztea, bapateko elurjausi krisia eragingo du. Elur humela izan ezkero aurretik, krisi ez da hain nabaria izango. Momentuko elurjausi hau, gerora estabilizazio ona eragingo du elur geruzan. Euritea eta gero, elur geruza drenai kanalez josita egongo da.

Taktika: Ez  etxetik atera, berrizozteari itxoin. Behin bustitako elur hori izoztean, oso segurua izango da.

LABAINKETAK

Elur berria izan eta gero, gainazala leunen gainean sortutako egoera da, bereziki, belardi tenteetan eta arroka xafla leunen gainean. Normalean, elur geruza guztia eroriko da. Elurra lur beroaren gainean botatzean oso eraginkorra da egoera, baina tenperatura baxuekin ere gerta daiteke. Mendizaleontzat, normalean, ez da oso egoera kezkagarria.

Aztarnak: askotan zartadurak ikusiko ditugu elur geruzan, hondoraino doazenak. Behin zati bat askatuz gero, ondoko puxka guztiak erortzen joango dira hurrengo egunetan.

Taktika: labaiketarako erliebe aproposak sahiestu (belardi tenteak…)

ALDEKO BALDINTZAK

Aldeko baldintzak ditugu hauek, zer nahi egiteko momentua eta non nahi sartzeko momentua. Ala ere, kontuz ibili beharko gara leku espezifikoetan (malda haundietan, tranpak dituzten erliebeetan; tranpa batean, elurjausi txikiena ere oso ondorio latzak ekar ditzake…)

c1

Aldeko baldintzekin egindako jarduera.

Campbielheko korridoreen bidea 2016 ko apirilan

RESUMIENDO

  • -Nieve vieja (capas débiles persistentes): Situación aterradora, por fortuna no demasiado habitual en el Pirineo. Dentro del manto se conservan niveles de cristales angulosos durante semanas, que pueden generar grandes propagaciones en el manto. La mejor táctica es gestionar el terreno, y evitar en lo posible zonas delgadas del manto. En superficie, no hay indicios de inestabilidad, aunque por suerte los tests funcionan bien.
    Nieve húmeda a lo largo del día: situación típica de fusión del manto, con una duración habitual de varias horas. Normalmente, un buen control del horario y de la exposición al sol
    de las laderas es la mejor manera de gestionar el problema. Precaución extra los días de primavera sin rehielo nocturno, con cielos grises…
    Nieve húmeda por lluvia: La lluvia debilita y sobrecarga el manto de nieve y puede causar avalanchas de nieve húmeda. La mejor táctica es quedarse en casa cuando llueve, si no queda más remedio que salir, evitar transitar bajo canales de avalancha, y sobre todo dejar que llueva bien durante unas horas. Estas primeras horas de lluvia, especialmente sobre un manto de nieve frío, son las más peligrosas. A medio plazo, la lluvia tiene un efecto estabilizador del manto.
    Deslizamientos basales: tipo de alud de fondo, habitual en terreno inclinado y liso (losas rocosas, prados de hierba…). Los aludes son naturales y la mejor táctica consiste en evitar estos terrenos y desconfiar de las grietas de deslizamiento.
    Situación favorable: sin problemas reseñables. Precaución ante las trampas del terreno, ¡una pequeña purga, en un mal terreno puede tener graves consecuencias!

*EABren irakurketa: elurjausi egoerak

*EAB: elurjausi arriskuaren boletina

lauegi bpa.jpg

Honako hau, Lauegi val de Arango kideek gaur bertan egindako EAB dugu. Bertan informazio asko ematen digute. Arriskuaren kokapena, arrisku maila, probabilitatea, tamaina…eta elurjausi egoeraren berri ematen digute ere. Baina zer da hau?

Centre de prediccion de lauegi dera Val d'Aran - Nieve venteada

Normalean elurra egonkorra da; Aldaketa meteorologiko zehatz batzuen aurrean, aldiz, ezegonkortzeko joera izan dezake, eta aldaketa meteorologiko zehatz hauek beti arazo zehatz batzuk ekartzen dizkigute; arazo zehatz hauei erantzuna emateko, elurjausi egoerak sortu zituzten ipar ameriketan, eta orain, geurera berenganatu ditugu.  Esan daiteke elurjausi egoera bakoitzak, bere arazo tipikoen aurrean izan behar dugun jarreran diharduteko sortu den tresna dela. Piriniotan 7 elurjausi egoera deskribatu dira, eta datozen sarreretan beren esannahian murgilduko gara.

hautsa

Elur berria:

Elurjausi egoera bakoitzak, aztarna batzuk utziko ditu mendietan. Elur berriaren kasuan, elur lodiera kritikoa da funtsezkoa, eta lodiera kritiko hau hainbat faktoreen menpe dago.

-Aldeko baldintzak:

Elurteak Tª altuekin hasi ta baxuekin bukatu

Elur zaharraren gainazala irregularra

Haize suabea

Kasu honetan, elur berriaren lodiera kritikoa 40-50 cmtakoa izatera iritsi daiteke

-Kontrako baldintzak. Aldeko baldintzak okertzen zaizkigunean (ohikoena…)20cm rekin nahikoa izaten ohi da arriskua orokortzeko.

Normalean woumpfak eta elurjausi jarduera izango ditugu lagun

Honen aurrean ze taktika erabili dezakegu? Normalean arazoa oso hedatua aurkituko dugunez mendian zehar, pazientzia izan eta itxoin. Malda txikiak eta babestuak aukeratu, ondoriorik gabekoak. Egun hauek politak izan ohi dira ezegonkortasunari buruz ikasteko, edo basoetan hautsaz gozatzeko…

Haizetutako elurra

haize

Haizeak elurra mugitzen du, kristalak biribilduz eta haien arteko kohesioa haundituz; ezegonkortasunaren aragile nagusienetariko bat dugu, haize plaken sortzailea.

Aztarnak:

Elur garraio aktiboa

Urratsen sakonera aldakorra (elur gogorra eta biguna tartekatuz)

Kohesioa duen elurra; hauts zarakartua, kartoia antzekoa, oso ohikoa da. Gero eta kohesioa haundiagoa izan, zailagoa izango da plaka bat haustea, baina haustekotan, pitzadurak luzeagoak  eta ondorioak larriagoak izango dira.

Woumpfak eta pitzadurak eskietatik abiatuz (ospa egiteko aztarnak dira hauek)

Zein taktika erabiliko dugu elurjausi egoera honen aurrean?

Egun pare batez, elur berriaren akumulazioak sahiestu, kontu haundiz ibiliz malda bakoitzak haizearekiko izan duen norabidea aurreikusten (haizearen aldaketa lokalen aurrean erne ibili!)

Akumulazio toki tipikoenak sotabentoak, malda aldaketa zorrotzak, lepo eta ertzen azpiko maldak…Ez inoiz ahaztu haizearen norabidea oso erraz aldatzen dela, eta aldaketa lokal hauek eragin ditzake haize plakak barlobento aldeetan sortze

Hurrengo sarreretan, falta diren egoerak ikusiko ditugu, bitartean, ongi ibili!

 

RESUMIENDO:

-Nieve reciente: después de nevadas significativas. En condiciones desfavorables (Temperaturas muy bajas, viento moderado, temperaturas en ascenso durante la nevada, superficie de la nieve vieja muy suelta o muy lisa) 10 o 20 cm de nieve nueva pueden ser peligrosos. Normalmente afecta a grandes áreas de terreno, siendo mayor el peligro en función de la altitud. La táctica es esperar (1 a 3 días) y gestionar el terreno (pendientes suaves, sin consecuencias).

Nieve venteada:  El viento es el arquitecto de inestabilidad por excelencia, el creador de las placas de viento; ante la presencia de indicios de transporte de nieve (transporte de nieve visible, profundidad variable de las trazas, nieve con cohesión), debemos ponernos en guardia. Si oímos wumpfs, o se abren fisuras que propagan en el manto, estamos en el momento de huir a las trincheras. Como táctica, debemos evitar esquiar acumulaciones de nieve recientes al menos un par de días.