Aspeko erraietan

5

Elurjausi arriskua altua zelarik eta elur kota baxua, aspaldiko partez Aspeko basoetan murgiltzea erabaki genuen. Apostu berria zela eta, ez genuen argi nondik nora jo behar genuen, baina ederki atera zitzaigun. Azkenean 1500 m hauts eta irribarrea ahoan, zer gehio nahi dugu?

1

Zabalera oneko pagadia

2

Izeiak

3

Goikaldea, pinu beltzaren erreinua

6

Elur arina

9

Gozatzeko toki aparta

4

bigarren txandaren bila

8

urratsa

7

Tamalez, baldintza onek ez dute jarraikotasunik aurten

Anie, aldeko baldintzekin

7

Azkeneko egunetako baldintza egonkorrak profitatzeko, Lescun aldera hurbildu ginen ostegunean; bertan, elur pila eta betiko paisai liluragarria. Benetan leku ederra! Oraingoan, Anie ren ekialdeko maldetara jo genuen, Sanchessetik abiatuz eta Anayeko bailara zaharkatuz. Elur kontu gutxi aipatzeko dago; haizetutako hauts konpaktua goitik behera, egonkorra eta eskiatzeko kantu onak eskatzen dituena, orohar atsegina.

1

Billare

2

Anieruntz

5

Javi

6

Goiko partean giro aparta dago

8

Parterik tenteena

9

kararrizko orratzen arteko eski dibertigarria

11

Gozatzen

10

 

Aspe ibarreko Basoetan

2

Baldintza politak orain ditugunak. nahiz eta  hauts zoragarririk ez topatu, elurra ez dago batere gaizki, eta asko dago gainera. Aspe ibarrean, zulotik fokeatzen hasi daiteke inolako arazorik gabe, eta 1500 gora, hautsa topatu daiteke laiotz guztietan; beheko zonaldean, euriak eragindako forma itsusiak bistan daude eta eskiatzeko ez dira erosoak. Eguzkitan dauden aldapetan, elur humelaren zikloa hasia da, batez ere kota baxuetan. Oro har, baldintza egonkorrak. Datozen egunetarako , haize plaken arazoa izango dugu oraindik, batez ere goi mendien ipar sektore babestuetako aldapa tenteenetan. Kota ertainetan, plakak egonkortzen doaz, zaila da zerbait mugitzea. Arazo hau, gero eta lokalizatutagoa bilakatu da.Eta izango dugun bigarren arazoa, elur humelarena izango da. Egunean zehar humeltzen doa, eta pixkanaka, hego sektore osoan zehar hedatuko da, kotaz igotzen den bitartean. Bizpairu egunetan, udaberriko elurra aurkituko dugu bertan.

3

Tree line a gaindituz, paisaia zabaltzen zaigu

7

Astungo enversaren parean

6

Paisaia zoragarria

5

Begien aurrean, Labigouer eta Lescun inguruko mendiak

8

Lehenengo jeitsiera Larryko zulora

10

Eta bigarrena berriz, Aspe ibarreruntz

11

Buena nieve en el valle de Aspe. por encima de 1500, polvo compacto en todas las umbrías, aunque en zonas expuestas aparecen las costras viejas. Por debajo de esa cota, las marcas dejadas por un episodio de lluvia dificultan el esquí. En las solanas, sobre todo en cotas bajas ya está activo el ciclo de nieve húmeda

Para los próximos días, esperamos nieve cada vez mas estable en el Pirineo occidental. la situación de nieve venteada evoluciona bien, y solo esperamos algo de actividad en zonas protegidas de sectores altos, umbríos y con pendiente; un peligro cada vez mas localizado.

Por otro lado, tenemos en marcha la situación de nieve húmeda a lo largo del día. De momento solo afecta a solanas de cotas medias y bajas, pero irá ganando extensión, afectando a todo el sector sur y subiendo de cota.en pocos días, la nieve primavera estará presente ya en estas zonas

Elurjausi egoera II. Situaciones de aludes

p1000435

 Elur berri eta haizetutako elurra egoeran eroritako elurjausia Malacaran, 2017ko urtarrilan. Tamaina L, metaketa 10 mtik gora…

Elurjausi egoeren bigarren atala ikusiko dugu jarraian.

GERUZA AHUL IRAUNKORRAK

Kristal lodietako elurra elurperatzean sortutako arazoa dugu hau. Kristal lodi hauek, fazetak normalean, oso kohesio baxua dute, eta gaizki lotzen dira gainean duten elurrarekin. Askotan, elurte goiztiar baten ondoren antizikloia sartzean sortzen dira, gradiente altuari esker. Aurten adibidez, holako egoera dugu Pirinio zentraleko hainbat maila ertaineko laiotzetan…Zorionez,, egoera konplexu hau ez da urtero gertatzen.

Aztarnak: Woumfak, hedapen haundiko pitzadurak, elurjausi jarduera (ALA EZ!). egoera honetan sortutako elurjausiak tamaina haundikoak dira normalean, zartadura luzeak eragiten bait dituzte. Egoera honetan, profil sakonak eta testak oso erabilgarriak dira; elurrazalean aztarnarik ez dugu ikusiko.

-Taktika: EAB batean hitz hauek irakurriz gero, tentu haundiz ibili behar gara mendian. Erliebe aukeraketan kontserbadorea izan, ez dago beste aukera.

secras

Canfranc estazioan artifizialki eragindako elurjausia, elur berriko egoera batean. 2017ko urtarrilan

-ELUR HUMELA EGUNEAN ZEHAR

Eguzkia mendiak berotzen hasten denean sortzen den egoera da hau.

Aztarnak: Magaletan elurra bustitzen hasiko da, orientazioen jolasa jarraituz. Neguan, hegoak berotzen hasiko dita, gero mendebalak. Udaberrian, ekialdeak izango dira berotzen lehenak.

-elur bolak eta gurpilak erortzen hasiko dira.

-hanka belaunaraino sartuz gero, egora larria izan daiteke

Kontu berezia izan beharko dugu hainbat kasutan: Zeru estalia badago, gehienbat goizez eta egunsentian. Honek normalean berrizozte ahula eragingo du elurran. Kontu ere iso 0º oso altu dagoen egunetan.

-Taktika: goiz atera, goiz itzuli. Orientazioen jolasa ongi erabili.

EURIAK ERAGINDAKO ELUR HUMELA

Euria egiten duenean elurraren gainean, bereziki elur hotza baldin bada. Elur honen bustitzea eta pisu irabaztea, bapateko elurjausi krisia eragingo du. Elur humela izan ezkero aurretik, krisi ez da hain nabaria izango. Momentuko elurjausi hau, gerora estabilizazio ona eragingo du elur geruzan. Euritea eta gero, elur geruza drenai kanalez josita egongo da.

Taktika: Ez  etxetik atera, berrizozteari itxoin. Behin bustitako elur hori izoztean, oso segurua izango da.

LABAINKETAK

Elur berria izan eta gero, gainazala leunen gainean sortutako egoera da, bereziki, belardi tenteetan eta arroka xafla leunen gainean. Normalean, elur geruza guztia eroriko da. Elurra lur beroaren gainean botatzean oso eraginkorra da egoera, baina tenperatura baxuekin ere gerta daiteke. Mendizaleontzat, normalean, ez da oso egoera kezkagarria.

Aztarnak: askotan zartadurak ikusiko ditugu elur geruzan, hondoraino doazenak. Behin zati bat askatuz gero, ondoko puxka guztiak erortzen joango dira hurrengo egunetan.

Taktika: labaiketarako erliebe aproposak sahiestu (belardi tenteak…)

ALDEKO BALDINTZAK

Aldeko baldintzak ditugu hauek, zer nahi egiteko momentua eta non nahi sartzeko momentua. Ala ere, kontuz ibili beharko gara leku espezifikoetan (malda haundietan, tranpak dituzten erliebeetan; tranpa batean, elurjausi txikiena ere oso ondorio latzak ekar ditzake…)

c1

Aldeko baldintzekin egindako jarduera.

Campbielheko korridoreen bidea 2016 ko apirilan

RESUMIENDO

  • -Nieve vieja (capas débiles persistentes): Situación aterradora, por fortuna no demasiado habitual en el Pirineo. Dentro del manto se conservan niveles de cristales angulosos durante semanas, que pueden generar grandes propagaciones en el manto. La mejor táctica es gestionar el terreno, y evitar en lo posible zonas delgadas del manto. En superficie, no hay indicios de inestabilidad, aunque por suerte los tests funcionan bien.
    Nieve húmeda a lo largo del día: situación típica de fusión del manto, con una duración habitual de varias horas. Normalmente, un buen control del horario y de la exposición al sol
    de las laderas es la mejor manera de gestionar el problema. Precaución extra los días de primavera sin rehielo nocturno, con cielos grises…
    Nieve húmeda por lluvia: La lluvia debilita y sobrecarga el manto de nieve y puede causar avalanchas de nieve húmeda. La mejor táctica es quedarse en casa cuando llueve, si no queda más remedio que salir, evitar transitar bajo canales de avalancha, y sobre todo dejar que llueva bien durante unas horas. Estas primeras horas de lluvia, especialmente sobre un manto de nieve frío, son las más peligrosas. A medio plazo, la lluvia tiene un efecto estabilizador del manto.
    Deslizamientos basales: tipo de alud de fondo, habitual en terreno inclinado y liso (losas rocosas, prados de hierba…). Los aludes son naturales y la mejor táctica consiste en evitar estos terrenos y desconfiar de las grietas de deslizamiento.
    Situación favorable: sin problemas reseñables. Precaución ante las trampas del terreno, ¡una pequeña purga, en un mal terreno puede tener graves consecuencias!

*EABren irakurketa: elurjausi egoerak

*EAB: elurjausi arriskuaren boletina

lauegi bpa.jpg

Honako hau, Lauegi val de Arango kideek gaur bertan egindako EAB dugu. Bertan informazio asko ematen digute. Arriskuaren kokapena, arrisku maila, probabilitatea, tamaina…eta elurjausi egoeraren berri ematen digute ere. Baina zer da hau?

Centre de prediccion de lauegi dera Val d'Aran - Nieve venteada

Normalean elurra egonkorra da; Aldaketa meteorologiko zehatz batzuen aurrean, aldiz, ezegonkortzeko joera izan dezake, eta aldaketa meteorologiko zehatz hauek beti arazo zehatz batzuk ekartzen dizkigute; arazo zehatz hauei erantzuna emateko, elurjausi egoerak sortu zituzten ipar ameriketan, eta orain, geurera berenganatu ditugu.  Esan daiteke elurjausi egoera bakoitzak, bere arazo tipikoen aurrean izan behar dugun jarreran diharduteko sortu den tresna dela. Piriniotan 7 elurjausi egoera deskribatu dira, eta datozen sarreretan beren esannahian murgilduko gara.

hautsa

Elur berria:

Elurjausi egoera bakoitzak, aztarna batzuk utziko ditu mendietan. Elur berriaren kasuan, elur lodiera kritikoa da funtsezkoa, eta lodiera kritiko hau hainbat faktoreen menpe dago.

-Aldeko baldintzak:

Elurteak Tª altuekin hasi ta baxuekin bukatu

Elur zaharraren gainazala irregularra

Haize suabea

Kasu honetan, elur berriaren lodiera kritikoa 40-50 cmtakoa izatera iritsi daiteke

-Kontrako baldintzak. Aldeko baldintzak okertzen zaizkigunean (ohikoena…)20cm rekin nahikoa izaten ohi da arriskua orokortzeko.

Normalean woumpfak eta elurjausi jarduera izango ditugu lagun

Honen aurrean ze taktika erabili dezakegu? Normalean arazoa oso hedatua aurkituko dugunez mendian zehar, pazientzia izan eta itxoin. Malda txikiak eta babestuak aukeratu, ondoriorik gabekoak. Egun hauek politak izan ohi dira ezegonkortasunari buruz ikasteko, edo basoetan hautsaz gozatzeko…

Haizetutako elurra

haize

Haizeak elurra mugitzen du, kristalak biribilduz eta haien arteko kohesioa haundituz; ezegonkortasunaren aragile nagusienetariko bat dugu, haize plaken sortzailea.

Aztarnak:

Elur garraio aktiboa

Urratsen sakonera aldakorra (elur gogorra eta biguna tartekatuz)

Kohesioa duen elurra; hauts zarakartua, kartoia antzekoa, oso ohikoa da. Gero eta kohesioa haundiagoa izan, zailagoa izango da plaka bat haustea, baina haustekotan, pitzadurak luzeagoak  eta ondorioak larriagoak izango dira.

Woumpfak eta pitzadurak eskietatik abiatuz (ospa egiteko aztarnak dira hauek)

Zein taktika erabiliko dugu elurjausi egoera honen aurrean?

Egun pare batez, elur berriaren akumulazioak sahiestu, kontu haundiz ibiliz malda bakoitzak haizearekiko izan duen norabidea aurreikusten (haizearen aldaketa lokalen aurrean erne ibili!)

Akumulazio toki tipikoenak sotabentoak, malda aldaketa zorrotzak, lepo eta ertzen azpiko maldak…Ez inoiz ahaztu haizearen norabidea oso erraz aldatzen dela, eta aldaketa lokal hauek eragin ditzake haize plakak barlobento aldeetan sortze

Hurrengo sarreretan, falta diren egoerak ikusiko ditugu, bitartean, ongi ibili!

 

RESUMIENDO:

-Nieve reciente: después de nevadas significativas. En condiciones desfavorables (Temperaturas muy bajas, viento moderado, temperaturas en ascenso durante la nevada, superficie de la nieve vieja muy suelta o muy lisa) 10 o 20 cm de nieve nueva pueden ser peligrosos. Normalmente afecta a grandes áreas de terreno, siendo mayor el peligro en función de la altitud. La táctica es esperar (1 a 3 días) y gestionar el terreno (pendientes suaves, sin consecuencias).

Nieve venteada:  El viento es el arquitecto de inestabilidad por excelencia, el creador de las placas de viento; ante la presencia de indicios de transporte de nieve (transporte de nieve visible, profundidad variable de las trazas, nieve con cohesión), debemos ponernos en guardia. Si oímos wumpfs, o se abren fisuras que propagan en el manto, estamos en el momento de huir a las trincheras. Como táctica, debemos evitar esquiar acumulaciones de nieve recientes al menos un par de días.

 

 

 

Aldaketak/Cambios

Vienen cambios. Nieve nueva y viento. La situación prenevada que tenemos es muy diferente de unos sitios a otros. En las caras sur, salvo en lugares elevados, la nieve caerá sobre el suelo. En las caras norte sin embargo, tenemos un manto viejo de polvo reciclado, que alterna con costrones de viento y la costra marrón CR23nov. A priori, este polvo viejo formado por cristales grandes y angulosos no favorecerá la cohesión; LAS ZONAS CUBIERTAS DE ESTA NIEVE QUE PARECE AZÚCAR, PUEDEN SER EN POCOS DÍAS LUGARES MUY PELIGROSOS.  Lo que si es seguro es que las condiciones nos encaminan hacia la inestabilidad, iremos viendo como se comportan las nevadas a venir e iremos renovando información tan rápido como podamos.

Azkenean, hilabete terdi  lehor baten ostean elurra dator berriz. Hasiera batean mundiala ez dela izango dirudi, eta gainera iparreko haize indartsuarekin etorriko zaigu. Baina bueno, ez da gauza gutxi elurra botatzen hastea behingoz, eta epe ertainean elurtea luzatzeko aukera aurreikusten denez, itxaropentsu azaltzeko momentua dugu hau. Elur kontuekin hasteko, orain dugun egoera aski ezaguna duzue; elur gutxi hegoetan, udaberri motatakoa eta penitentez josita.

Iparretan aldiz, egoera oso ezberdina topatzen dugu. Nahiz eta azarotik elurrik ez duen egin, elurra mantendu da laiotz guztietan, eta metamorfimo kontuak direla eta, elur gainazala fazetaz osaturiko kristal haundiz eta angulotsuz osatua dugu.

20161208-escuellas

Profil honek hilabete luze dauka, baino baldintzak esan bezala ez dira asko aldatu. Beraz gainazalean fazetak ditugu, tarteka haizetutak eta zarakartutak ditugularik; azpitik kostra marroi lodi eta gogorra dugu (CR23nov), gainazalean ere hainbat lekutan aurkitzen dugularik. Profil honekin zer nolako kohesioa izango du datorren elurtea?

Hasiera batean fazetak lotura txarra izango dute elur berriarekin. HAUTS ZAHAR HAU ESTALTZEN DITUEN BAZTER GUZTIAK OSO ARRISKUTSUAK BILAKATU DAITEZKE DATOZEN EGUNETAN!!

Aldeko faktore bezala  mendia orohar urratsez josita dagoela pentsa dezakegu. Kontrako beste faktore bat  haizea izango dugu. Beraz gehiegi sakondu gabe esan dezakegu baldintzak erabat aldatuko direla datozen egunetan, baldintza ezegonkorrak nagusitzen joango direlarik egunak pasa ahala.Ahal bezain laster informazio berria azalduko dugu.

 

 

Retona

Lehengo probak webgune berrian. Abenduko irteera polit baten argazkiak, Javirekin Retonako canal anchan egindakoa.

 

1

Partacua zerraren oinetan

 

 

2

Hasieran foka larruekin gora

 

 

3

Leku itzelan, oinez ordea

 

 

5

Gailur berri batean

 

 

6

Lehenengo metroak kanalan barne

 

 

7

Baziren hiru aste elurrik egin gabe, baino elurra ongi irauten zuen

 

 

8